XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baña gure Jaunac ain bat eguin zan gugaz, cein da burua gorputzagaz, eta errazoe orre gaitic gura izan eban gure erruac bereac balira leguez deitu eta artuac izan leguiozan, eta alan pagauac bere izan cedizala, ez bacarric bere odolaz, espada bere desondra eta lotsariacaz.

Eta eguiaz, chit andiac izan cirean gure Salbaguilleac gure pecatuac gaitic irago ebazanac, eta Pasiñoaren asieran euren cargu eguin zanean eta bereac leguez artu ebazanean, izan cirean larritasun areen ocasiño edo gueigarri andi bat.

Auxe izan zan ezanerazo gura izan euscuna Igarlearen bitartez, esan ebanean (Salm.43,16.: Tota die verecundia mea contra me est, et confusio faciei mece cooperuit me) esan gura dabena: Egun guztian dago lotsaria nire aurrean; eta neure arpeguico lotsariac nauca estalduric.

Eta beste bein diño (Salm.68,8. Operuit confusio faciem meam) Lotsiac ostendu deust neure arpeguia: eta bere Aita Beticoaz berbaz jardun dala, contetan dau larritasun au andienencotzat esaten dabela (Salm.68,20. Tu scis improperium meum et confusionem meam, et reverentiam meam) Zuc daquizu niri ezarten deustezanac eta nic dodan lotsa eta nire itzala.

Eta emen aguertuten da barriro Cristo gure Jaunaren umiltasun eta amodioaren beste errazoe bat: bada izanic gure pecatuac ain ichusiac, eta eurac gaitic erregututean ain beste lotsari irago bearric, oraindio bere, umiltasun eta amodio iciotuaz euren parcamena escatu eban, eta bere bereac balira leguez eurac gaitic dendatuten zan.

Guizonen batec gaiztaqueria lotsarizcoren bat eguiten dabenean, jazo oi da bere senide eta adisquideac ez ezagun eguitea, eta azturic ichitea, eta nor bait aurquituten bada ain adisquide cintzo edo gurazo antzecoa bere mecedez pausoren batzuc emon guraco dabezana, asten da beti gauza ori guztiz gaizqui eguiña dala esaten eta garrotauten, eta bere burua ataric gordetan eta garbituten.